Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frankonia

(Al. Franken) Alemaniako antzinako eskualdea, Rhinetik Mainz-eko mendebala eta Main eta Hesse aldenik alde hartzen zituena. Eskualde hori frankoek hartu zuten VII. mendean, eta ekialdeko frankoen erresuma eta ondoren Germaniako erresuma izan zen Konrado I.arekin, Frankoniako dukearekin, X. mendean. Baina hura oinordekorik gabe hil baitzen, Oton I.ak Frankonia betirako bereganatu eta Saxoniako dinastia sortu zuen bertan. Erresuma berehala hautsi zen berriro, baina bertan sortu zen dinastia saliarra Konrado II.a Saliarrak aginpidea hartu zuenean. Würzburgeko apezpikuek Frankoniako duke titulua izan zuten, eta Maximilianok inperioko hamar barrutietako bat izendatu zuen.