Foy, Maximilien Sébastien
Frantses jeneral eta politikaria (Ham, 1775 - Paris, 1825). Napoleonekin batera ibili zen Europako erdialdeko kanpainetan, eta Arapiles, Gasteiz eta Waterlooko guduetan parte hartu zuen. Gudarostearen begirale nagusi izendatu zuten (1814); Napoleonekin bat egin zuen Ehun Egunetan. 1819an diputatu hautatu zuten, diputatu independenteen artean; eta prentsaren eta pertsonaren askatasunaren alde izan zuen jarrerarengatik nabarmendu zen Biltzarrean.
- Fowler, William
- Fowles, John
- fox trot
- Fox, George
- fox
- Foy, Maximilien Sébastien
- Foz Côa
- fozenido
- Fozia
- Fozida
- fozido