Fozia
Asia Txikiko (Ionia) antzinako hiria, Esminarko golkoan. K.a. X. mendean atenastarrek eta fozidarrek sortu zutela uste da. VII. mendean berebiziko garrantzia izan zuen Foziak merkataritzan, eta zenbait kolonia sortu zituen (Lampsako eta Amisos, eta Mediterraneoko mendebalean Massalia [Marseilla], eta Espainian Emporium). Persiarrek Fozia hartu zutenean (K.a. 545), foziarrek Korsikara alde egin zuten, eta itsas estatu bat bat sortzen saiatu ziren. Kartagotarrek eta etruriarrek egin zizkieten erasoek bultzaturik, Italia hegoaldera joan ziren, eta bertan Elea sortu zuten. K.a. 190ean erromatarrek eraso eta hartu zuten. Berriro Genoarren garaian merkataritzan garrantzia izan zuen. Atenas jainkosaren antzinako tenpluaren hondakinak daude han.