Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fox

iz. Etnogr. Estatu Batuetako ipar-ekialdeko indiar herria. Algonkindarren familiakoa da, hizkuntzari dagokionez. Nekazaritzatik —artoa, kuia eta indabak— eta ehiza nomadatik —bisontea— bizi dira. Buruzagiek eta zaharren batzarrak gobernatzen dute foxen herria, baina erabaki nagusiak herrikide guztien artean hartzen dira. Horrez gainera,bada Midewiwin izeneko ixilpeko elkarte bat, ustez herriaren ongizatea eta eritasunak sendatzeko gaitasuna zuten kideek osatua.  v  Europarrak etorri artean gaur egun Wiskonsin den ipar-ekialdeko basoetan bizi ziren, baina XVIII. mendean frantsesen eta ingelesen aurka izandako borrokek Illinoisera eta Iowara joatera behartu zituzten. 1842. urtean Kansasera joan ziren baina geroago Iowara itzuli ziren atzera; lurrak eskuratu zituzten Tama konderrian eta bertan bizi dira gaur egun.