fortzeps
iz. Med. Haurra erditzean zailtasunak direnean umeari burutik heldu eta kanpora ateratzen laguntzeko erabiltzen den tresna. Peter Chamberlen-ek asmatu zuen. Tresna elkarrekin gurutzatzen diren bi adar metalikoz dago osatua. Adar horietako bakoitzean koilara bat (umekiaren burua heltzekoa), lepoa (bi adarrak gurutzatzen diren gunea) eta kirtena bereizten dira.