Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fortuna

Mit. Antzinako erromatarren artean, halabeharraren jainkosa; Greziako Tike jainkosa bera da. Gehienetan aurpegia estalia duelarik azaltzen da irudietan, oparotasunaren adarra edo lema eskuetan duela. Antion eta Prenestan izan zituen santutegirik ezagunenak.