foru 2
iz. Hist. Iberiako penintsulako Erdi Aroko erreinuetako hiriek zituzten estatutu bereziak. Foruek antolatzen zituzten biztanleek zeuzkaten pribilejio eta salbuespenak, bertako ohituren araudia eta udalerriaren antolaketa politiko administratiboa. Foru horiek erregeek eta jaunek ematen zituzten, merkataritza bideetan eta leku berezietan zeuden hirietara jendea eramateko. Euskal Herrian nagusiak ziren: Lizarrakoa; Donostiakoa, bere itsas merkataritzako lege bereziekin; Gasteizkoa eta Guardiakoa, denak Antso Jakituna Nafarroako erregeak emanak XII. mendean.