Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Forua

Bizkaiko udalerria (Busturialdea). Mugak: iparraldean Murueta, ekialdean Kortezubi, mendebalean Errigoiti eta hegoaldean Gernika eta Luno. Goratasuna 28 m. 8 km2. 1997ko datuen arabera, 984 biztanle (forutarrak). Euskara, bizkaiera; hizkuntza banaketa 1996an: 737 euskaldun, 124 ia euskaldun, 104 erdaldun. Aipagarriak dira Foruko Harria mendiko leizean aurkituriko brontzezko aizkorak, zeramika puskak, txanpon erromatarrak eta hilarria. Azpimarratzekoak dira, halaber, XIII. mendeko San Martin eliza (XVII. mendean eraberritua), Foruko Komentu zaharra eta egun suntsiturik dagoen Urdaibaiko dorrea.
 v  Historia. Forua 1987. urteko apirilaren 1ean bereizi zen Gernika eta Lumoko udalerritik dekretu baten bidez.