Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

formizido

izond. Zool. Himenopteroen ordenako intsektu batzuez, izen bera duen familiakoez esaten da. Eztena gutxi-gehiago galdua edukitzeak, beren eginkizunak taldeka betetzeak bereizten ditu batez ere. Sexu banako ar eta eme hegodunez gainera, eme hegogabeak, eme-langile deituak izaten dira. Eme hegodunek, ernalduak izan ondoren, hegoak galtzen dituzte. Jaiotzen diren harrak hankagabeak izaten dira eta hari finetan bilduak egoten dira. Formizido ezagunenak inurriak dira.