Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

formikarido

izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. 9-37 cm luze, moko-zapalak, hego-motzak eta kolorez beltzak, grisak edo marroi ilunak izaten dira. Hanka laburrak dituzte formikarido igokariek eta luzeak lurrean ibiltzen direnek. Oso itxura desberdinekoak izan ohi dira arra eta emea. Mexikotik Argentinara bitarteko lurraldea dute bizi-eremua.