Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Formia

Italiako hiria, Lazion, Gaetako golkoan. 21.000 biztanle. Bainu-etxeak. Arrantza.  v  Historia. Formiae Lestrigonen hiriburutzat hartzen zen antzina. Volskoen hiria zen; K.a. I. mendean erromatarren udaleku garrantzitsua izan zen. Zizeron bertan hil zuten Formianumgo bere landetxearen ondoan (K.a. 43). Arabiarrek suntsitu zuten hiria IX. mendean.