formiko
izond. Kim. Azido karboxiliko bakunenaz esaten da. HCOOH; 8,4° C-tan urtzen da. Inurriek eta erleek isurtzen dute. Industrian, sodio formiatotik lor daiteke, eta baita ere karbono oxidoari eta sosari elkarrekin presiopean erreakzionaraziz. Isurkari pozoitsua da, azala eta begiak erresumintzen dituena eta alergia eragile izan daitekeena. Ehunei kolorea emateko, larruak ontzeko eta intsektuak hiltzeko pozoiak egiteko erabiltzen da. Erreduzitzailea ere bada.