Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

formio

iz. Bot. Amarilidazeoen familiako landarea (Phormium tenax). Landareak 8-12 kimu ditu, erdiko sustraitik hazten direnak. Kimu hauetako bakoitzetik lantza formako bost bat hosto berde-ilun sortzen dira, abanikoaren gisa apailatuak. Hostoek 0,9-4,2 m bitarteko luzera dute, eta gainazala leuna eta gogorra. Lorearen zurtoina 3,6-4,5 m da luze eta lore mordo horiak ditu. Hazi beltz ugaria, zapala eta distiratsua izaten du. Landarea Zeelanda Berrikoa da jatorriz eta antzinatik lokarriak, otarrak eta oihalak egiteko erabili izan da.