foehn
iz. Geogr. Haize bolada indartsua, lehorra eta beroa. v Foehn haizea haizebean dauden mendi magaletan gertatzen da. Airea mendiaren alde batetik igotzean hoztu egiten da eta euria eragiten du, eta hala hezetasuna galtzen du; areago galtzen du mendia gainditu eta beherakoan, berotu egiten baita. Horren ondorioz, mendiaren alde batean, haizebean, eguraldi lehor beroa izaten da eta hotz euritsua, aldiz, haizaldean. Izena Alpe mendietako haizeari eman bazaio ere, mundu osoko mendietan izaten da.