Foix, Josep-Vicenç
Kataluniako idazlea (Sarria, Bartzelona 1893 - 1987). Laster izan zuen harremanik Europako banguardiekin. Literatura ikertzeko modu gisa azaltzen da bere lanetan, pentsamenduaren abentura gisa. Poesia landu zuen batez ere. Bere poesia lan nagusiak dira: Sol i de dol (1947, Bakarrik eta doluz), On he deixat les claus (1953, Non utzi ote ditut giltzak), Onze nadals i un Cap d’any (1960, Hamaika Eguberri eta Urte Berri bat). Hitz lauz ere idatzi zuen lan anitz. Azkenak: Cróniques de l’ultrason eta L’estació (1985, Loaz haraindiko kronikak eta Geltokia).
- Foe, Daniel de
- foehn
- Fogazzaro, Antonio
- Fogel, Robert William
- foie gras
- Foix, Josep-Vicenç
- Foix
- Foix-ko konderria
- foka
- Fokas
- Fokin, Mikhail