Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fiseterido

izond. Zool. Zetazeoen ordenako izen bereko familiako itsasoko ugaztunez esaten da. Oso buru handia izaten dute; goiko barailan hortzik ez eta behekoan, aldiz, asko izaten dute. Bular-hegats txikiak eta bizkar hegatsa edo txikia dute edo ez dute izaten. Oso handiak dira, 25 m izan daitezke luze. Zefalopodoak janez elikatzen dira. Katxalotea da adibibidez fiseteridoa.