Fishman, Joshua Aaron
Estatu Batuetako hizkuntzalaria (Filadelfia, 1926). Soziologiako irakaslea da New York-eko Yeshiva unibertsitatean eta soziolinguistikaren aitzindaritzat hartua izan da. Elebitasunari eta hizkuntza politikari buruzko arazoez arduratu da nagusiki eta, judua zenez gero, oso lan interesgarriak eman ditu ezagutzera yiddish hizkuntzari buruz. Obra nagusiak: Yiddisha Ameriketan (1965), Hizkuntzaren soziologiari buruzko ikasgaiak (1968), Hizkuntza eta nazionalismoa (1972), Hizkuntzaren soziologia (1972).
- Fischer, Robert James
- Fischer-Dieskau, Dietrich
- fiseterido
- Fish, Olga
- Fisher, John, santua
- Fishman, Joshua Aaron
- Fisika
- fisika
- fisikari
- fisiko
- fisikoki