Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Filon Alexandriakoa

(Gr. Philôn) Greziako filosofoa, judua jatorriz (Alexandria, K.a. 13 - K.o. 54). Etxe onekoa zen eta heziketa helenikoa eman zioten, Bibliaren eta pentsamendu juduaren ikaskuntza alde batera utzi gabe. Hasieran, kontenplaziozko bizitzak erakarri bazuen ere, politikan ere parte hartu zuen. Erromara bidali zuten diputatu gisa (K.o. 39-41) Kaligula enperadorearengana, haren irudia gurtu nahi ez zuten juduen alde hitz egin zezan. Exegesia (Genesiari eta Exodoari buruzko arazoak eta irtenbideak; Genesiaren komentario alegorikoa) eta filosofia (Ergelaren esklabutasunari buruz; Jakintsuaren askatasunaz) landu zituen. Bere lanetan fede monoteista eta filosofia grekoa, batez ere Platon eta estoikoak, bateratu nahi izan zituen. Neoplatonismoaren aitzindaritzat hartu ohi da maiz Filon.