Filolaos
Greziako filosofo eta astronomoa (Krotona edo Tarento, K.a. 470 - Heraklea, K.a. V. mendearen bukaeran). Eskola pitagorikoa sortu zuen Tebasen eta bera izan zen maisuaren irakatsiak zabaldu zituen lehenetarikoa. Lurra esfera bat dela eta Lurraren mugimendua baieztatzen dituen astronomia teoria bat asmatu zuela ustea bada.