filosilikato
iz. Geol. Elkarri lotutako sare lauak eratzen dituzten SiO4 tetraedroez osatutako silikatoei ematen zaien izena. Ezkata edo xafla egitura dute, eta xaflatzeko norabide nagusi bat. Bigunak izaten dira, eta pisu espezifiko txikikoak. Mikak, kloritak, talkoa eta buztinaren meak dira filosilikato ezagunenak.