filosofia
iz. Gertarien lehen oinarriez, izadiaren funtsezko nolakotasunaz jabetzea helburutzat duen jakintza; delako jakintzari buruzko gogoeta multzoa. v Fil. Filosofia hitzak Grezian du jatorria, eta «Jakintzaren zaletasuna» esan nahi du. Historian zehar filosofiaren definizio ugari eman dira, ia filosofo eta eskola adina. Era berean zientzien garapenarekin batera filosofiak aldaketa handiak izan ditu antzinako garaietatik gaurkoetara. Antzinako Greziako filosofiaren garaian eta ia Erdi Aroa amaitu arte filosofia eta beste zientziak (matematika, fisika…) batera aztertu dira, baina handik aurrera, Errenazimentu garaian batez ere, zientziak bereizten hasi zirenean, filosofiari gaur egun dituen mugak ezarri zitzaizkion. Aristotelesek filosofia jakintzaren osotasuna zela esan zuen; estoikoentzat ekintzetarako araua zen filosofia; R. Descartesentzat, berriz, zientzia guztien printzipioak ikertzen zituen jakintza; J. Lockeren ustez bizikizuenei buruzko hausnarketa kritikoa; positibisten ustez zientzien emaitzen bilduma da. Baina guztientzat filosofiaren helburu dira jakintza orokorra lortzea eta gizonaren eta izandiaren ezagutza sakonagoa erdiestea. v Filosofiaren historia. Greziar filosofia. Grezian K.a. VI. mendean sortu zen filosofia jakintza gisa, eta mila urtetik gora iraun zuten filosofia eskolek. Greziako filosofoek ez zuten aurreko dotrinarik, eta antzinako gizonarengan oinarritutako filosofia landu zuten. Mundua betidanik zela uste zuten, eta bertako elementu aldakorrak eta elementu horien ezaugarriak aztertu nahi izan zituzten. Munduaren legeak ulertzeko arrazoia erabili zuten, eta izaera duena/ez duena, ideiak/errealitatea eta antzeko bikoteetan oinarritu ziren filosofia eraikitzeko. Sokratesen lanean oinarrituta egiten da orduko filosofia eskola nagusien sailkapena: Sokratesen aurrekoak (monistak, pluralistak eta sofistak) eta Atenasko filosofo handiak (Sokrate, Platon eta Aristoteles). Sokratesen etikazko lanak, Platonen idealismoa eta intuizioa, Aristotelesen metafisikaren eta logikaren inguruko azterketak izan ziren ondorengo filosofoen abiapuntu nagusiak. v Erdi Aroko filosofia. Erdi Aroan kristautasunaren lotutako teologiarekin zerikusi handia izan zuen filosofiak. Jainkoa, munduaren sorrera eta gizonen norabidea aztertu zituen filosofoen aitzindaria San Agustin izan zen. Erdi Aroko filosofoek Aristotelesen lanak itzuli eta jakitera eman zituzten, eta logikari eta metafisikari garrantzi handia eman zieten. Filosofia eskolastikoak indar handia izan zuen XIV. mendea arte: San Alberto Handia, Santo Tomas Aquinokoa, San Buenaventura, Joan Duns Eskoto, Nikolas Cusakoa, eta azken aldean, Wilhelm Ockhamgoa. v Errenazimentua. Kulturan, ekonomian eta gizartean XV. eta XVI. mendeetan sortutako aldaketek filosofia sekulartu zuten. Pentsamendu politikoaren inguruan egin ziren lan ugari (T. Hobbes, H. Grocio), eta baita ere zenbait zientziaren inguruan ere, matematikan eta mekanikan bereziki (Koperniko, Galileo). v Errazionalismoa. Arrazoia ezagutzaren oinarritzat hartu zutenen artean R. Descartes izan zen nagusi. Orobat, errazionalista ezagunak dira B. Spinoza eta W. Gottfried Leibniz ere. Metodo deduktiboa erabili zuten. Haien ustez, matematiketan, etikan eta metafisikan batez ere, badira oinarrizko zenbait elementu arrazoizkoak, ezeztatu ezin direnak, frogarik eta esperientziarik behar ez dutenak, enpiristek uste zutenaren kontra. v Enpirismoa. Hasieran ikerketak egiteko metodoa izan zen, eta geroago filosofia joera bihurtu zen enpirismoa. Behaketa, esperimentazioa eta indukzioa izan ziren enpiristen azterketa filosofikoen elementu nagusiak (F. Bacon, Hobbes, Newton, J. Locke eta D. Hume). v Argien mendea. XVIII. mendean ideia berriak sortu baino areago, ordu artekoak sailkatu eta jakitera eman ziren (Diderot, Voltaire). Filosofia politikoan gizon guztien berdintasuna eta askatasunaren aldeko iritzia azaldu zuten (J.J. Rousseau, Montesquieu). v Alemaniako idealismoa. Kant da eskola horretako filosofo nagusia. Arrazoiak egia iristeko duen ahalmena mugatzea da Kanten ustez filosofiaren eginkizun nagusia. Arrazoiak katego logikari eta metafisikari garrantzi handia eman zieten. Filosofia eskolastikoak indar handia izan zuen XIV. mendea arte: San Alberto Handia, Santo Tomas Aquinokoa, San Buenaventura, Joan Duns Eskoto, Nikolas Cusakoa, eta azken aldean, Wilhelm Ockhamgoa. v Errenazimentua. Kulturan, ekonomian eta gizartean XV. eta XVI. mendeetan sortutako aldaketek filosofia sekulartu zuten. Pentsamendu politikoaren inguruan egin ziren lan ugari (T. Hobbes, H. Grocio), eta baita ere zenbait zientziaren inguruan ere, matematikan eta mekanikan bereziki (Koperniko, Galileo). v Errazionalismoa. Arrazoia ezagutzaren oinarritzat hartu zutenen artean R. Descartes izan zen nagusi. Orobat, errazionalista ezagunak dira B. Spinoza eta W. Gottfried Leibniz ere. Metodo deduktiboa erabili zuten. Haien ustez, matematiketan, etikan eta metafisikan batez ere, badira oinarrizko zenbait elementu arrazoizkoak, ezeztatu ezin direnak, frogarik eta esperientziarik behar ez dutenak, enpiristek uste zutenaren kontra. v Enpirismoa. Hasieran ikerketak egiteko metodoa izan zen, eta geroago filosofia joera bihurtu zen enpirismoa. Behaketa, esperimentazioa eta indukzioa izan ziren enpiristen azterketa filosofikoen elementu nagusiak (F. Bacon, Hobbes, Newton, J. Locke eta D. Hume). v Argien mendea. XVIII. mendean ideia berriak sortu baino areago, ordu artekoak sailkatu eta jakitera eman ziren (Diderot, Voltaire). Filosofia politikoan gizon guztien berdintasuna eta askatasunaren aldeko iritzia azaldu zuten (J.J. Rousseau, Montesquieu). v Alemaniako idealismoa. Kant da eskola horretako filosofo nagusia. Arrazoiak egia iristeko duen ahalmena mugatzea da Kanten ustez filosofiaren eginkizun nagusia. Arrazoiak kategoriak ematen dizkie gertaerei, eta horrenbestez ez dira fenomenoak ezagutzen, fenomenoen azalpenak baizik. Arrazoiaren metodo horrek ez du metafisikarako balio, Jainkoa, hilezkortasuna eta horrelako kontuak ezin baitira arrazoi teoretikoaren bitartez ezagutu, arrazoi praktikoaren bidez baizik. Orobat idealista izan ziren Hegel eta Fichte. v Positibismoa. Alemanian idealismoa nagusi zen garaian, Britainia Handian eta Frantzian utilitarismoa (J. Bentham, J. S. Mill) eta positibismoa (A. Comte) sortu ziren. Positibisten ustez filosofiak alde batera utzi behar ditu alderdi teologikoak eta metafisikoak, eta fenomenoak deskribatu behar ditu, esperientzian eta datuetan oinarrituta. v Marxismoa. K. Marxek eman zion hasiera filosofia dotrina horri, eta XIX. mendearen bigarren zatian F. Engelsek hedatu zituen haren ideiak (1848. Manifestu Komunista. Marx eta Engels). Marxismoak alor zabal landu du: gizonaren ikuspegi filosofikoa, historiaren teoria, eta programa ekonomikoak eta politikoak. Marxen arabiarra gizonaren berezitasuna lanerako duen ahalmenean datza. Sistema kapitalista aztertu ondoren, mailaketan edo kalase bereizkuntzan oinarritzen den gizartearen aurka azaltzen da Marx, eta egoera horri aurre egin eta irtenbidea aurkitzeko gizarte klaseen arteko borroka proposatzen du. v Filosofia eskola berriak. XX. mendearen hasieratik aldaketa nabarmenak izan ditu filosofiak. Metodologian, epistemologia nagusitu da, zientziako filosofia indartu, eta gizona bera eta gizonaren eta ingurumenaren arteko harremanak gai nagusi bilakatu dira. Hauek dira eskola nagusiak: eskola analitikoa, enpirista, existentzialista, fenomenologista, utilitarista… Fenomenologian, E. Husserl matematikaria da filosofo nagusia, eta filosofiari zientzia kategoria emateko ahaleginak egin zituen. Existentzialismoak filosofo ezagun ugari izan ditu (S. Kierkegaard, M. Unamuno, J. P. Sartre…). Gizabanakoa da existentzialisten aztergaietako bat, bakartasunean, izadiarekin eta denborarekin kontraesanean bizi den gizonaren azterketa. Neopositibismoaren filosofo nagusietako bat Wittgenstein izan zen. Joera enpirista du, eta filosofiaren metodoa eta eginkizuna hizkuntzaren azterketa dela proposatzen du. Talde horretakoak dira Russell (atomismo logikoaren barruan) eta Vienako taldeko filosofoak ere.