Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Filomena, santua

XIX. mendeko martiria. 1802an Santa Priszilako katakunbetan hezur batzuk aurkitu ziren, hizki zati batzuk zituztela, eta bertan Filumena deituriko martiri baten izena ageri zen. 1805ean erlikia haiek Mugnanora eraman zirenean, mundu guztira zabaldu zen martiriaren ospea, eta bere bizitza idatzi ere egin zen. Baina 1904ean H. Marruchik inskripzioak faltsuak zirela jarri zuen agerian. Antzina abuztuaren 11n ospatzen zen bere eguna, baina 1961ean santutegitik kendua izan zen.