Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Filipos

(Gr. Philippoi). Antzinako Mazedoniako hiria, Traziako mugan. Krenides zuen izena, Mazedoniako Filipo konkistatzailearen ohoretan izen berria hartu zuen arte. Hiri horretan garaitu zituzten Antoniok eta Oktaviok Brutus eta Cassius (K.a. 42). Kolonia erromatar bihurtu zen Augustoren garaian. Bertan sortu zen Europako lehen elkarte kristaua eta bertako kartzelan eduki zuten San Paulo (epistola bat luzatu zien filipotarrei bertatik).