film
iz. Zinema lana. v Filma zeluloidezko edo azetilzelulosazko zerrenda bat izaten da, zilarrezko gelatina-bromuroz estalia. Argiarekiko sentiberatasuna du zerrendak, eta argazki irudiak finko geratzen dira zerrendan, zinema pantailan edo beste euskarri egoki batean botatzeko. Argazkian eta zineman erabiltzen da. J. Eastmanek asmatu zuen 1878an.