Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Filipovic, Dusanka

Kanadar enpresa emakumea, Toronton jaioa. Halozone Technologies Inc. konpainiako lehendakariordea. Konpainia horrek aire egokitu eta hozkailu sistemetako klorofluorokarbono gasen (CFC) igorpenak eta beste gai pozoitsu batzuk modu ez kutsagarri batez desegiteko modua eskaintzen du (CFC molekula bakar batek ozono geruzaren 100.000 molekula suntsi ditzake). Dusanka Filipovicek hori posible egiten duen Blue Bottle teknologia garatu eta patentatu du. 1993an Manning Principal Award saria jaso zuen.