Filipinetako itsasoa
Ozeano Barearen ipar-mendebaleko itsasoa, Filipinetako uharteetako ipar eta ekialdean. Mugak: Taiwan, iparraldean; Mariana uharteak, ekialdean; Karolina uharteak, hego-ekialdean, eta Filipinetako uharteak, hego-mendebalean. Itsas gudu bortitzak izan ziren han 1942-1944 bitarteko urteetan, Ameriketako Estatu Batuetako eta Japoniako armaden artean.