Filipikos Bardanes
(Armenieraz, Vardan) Bizantzioko enperadorea 711-713 urteetan, jatorriz armeniarra (VII-VIII. m.). Pergamoko hiriko noble baten semea zen eta, Tiberio III.aren erreinaldian preso egon ondoren, Justiniano II.aren aurka altxatu zen Kersoneson 710ean eta enperadore bihurtu zen 711. urtean. Haren garaian bulgariarrak Konstantinoplan sartu ziren eta arabiarrak Asia Txikian. Kristau monotelita zen eta suharki aldeztu zituen bere mendekoak Aita Santuaren aurka. Matxinada militar batek eraitsi zuen 1713an.