Filipikak
(Gr. Kata Philipu) Demosteneren hitzaldiak, Mazedoniako Filipos II.aren kontrakoak. Lehenengoa K.a. 351ekoa da, bigarrena 344ekoa eta hirugarrena 341ekoa; laugarren bat bada, baina ez da ziur Demosterena ote den. Demostenek dei egiten die atenastarrei Filiporen kontrako gerrara, hiriaren antzinate loriatsua gogora ekarriz.