Filgueira Valverde, Xosé Fernando
Galiziar idazle eta historialaria (Pontevedra, 1906 - Pontevedra, 1996). Zuzenbideko eta filosofia eta letretako doktoregoa lortu ondoren, irakasle lanetan hasi zen (1927) Pontevedrako institutuan. 1923an Estudos Galegos mintegia sortu zuen, eta 1927an Pontevedrako museoa. Galiziako Errege Akademiako eta Historiaren Errege Akademiako kide izan zen. Galiziako Autonomia Erkidegoko lehen gobernuan, Kultura sailburu izan zen (1982-1983). Historialari bezala Pontevedreses Universales, La basílica de Santa María la Mayor de Pontevedra (1991) eta Historias de Compostela (1970) lanak argitaratu zituen. Arkeologian ere hainbat lan egin zituen (Materiales para la Carta Arqueológica de la Provincia de Pontevedra). Literaturari dagokionez, Alfontso X.a Jakitunaren kantigei buruzko lanak eta trobadore galaikoportugesei buruzko lanak egin ditu: Sobre lírica gallega medieval y sus perduraciones (1977), Fray Martín Sarmiento (1981 eta 1994), Con Rosalía de Castro no seu fogar (1974), Castelao na lembranza (1987). Aipagarria da etnografian egin duen lana ere: La artesanía en Galicia (1953), Los canteros gallegos (1976), Cruceiro (1976) eta Adral (1979-1987).
- filatelia
- filateliko
- filatelista
- Filebo
- Filemon
- Filgueira Valverde, Xosé Fernando
- filiforme
- filigrana
- Filipe, Borboi eta Greziakoa
- Filipe, Grezia eta Danimarkakoa
- Filipikak