Figueroa, Francisco
Espainiar poeta (Alcalá de Henares, 1536 - Alcalá de Henares, 1617). El Divino («Jainkozkoa») deitua. Italian izan zen gaztetan eta hango kultura eta hizkuntza ondo ezagutu zituen. Italiera eta gaztelera, biak, erabili zituen bere lanetan. Obra nagusia: Canciones, Elegías y Glosas.