Figuerido Guelbenzu, César
Gipuzkoar musikagile eta biolin-jotzailea. Parisko Musika Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak. Europa guztian zehar ibili zen biolin-jotzaile gisa Fabian Furundarena Tolosako piano-jotzailearekin batera. Donostiako Musika Kontserbatorioko irakaslea eta Irungo Udal Musika Bandaren zuzendaria izan zen; Donostiako Orkestra Filarmonikoa sortu zuen. Biolinaren teknika sakon aztertu ondoren Compendio de la técnica del violín lana eman zuen argitara. Konposizio nagusiak: 10 Canciones y Danzas vascas, Minueto a la Antica, Ecos de Romería eta Cadencia al concierto de Locatelli.