fijiera
iz. Fijiko melanesiarrek hitz egiten duten Ozeaniako ekialdeko hizkuntza. Hizkuntza malaio-polinesiarra da eta 340.000 hiztun inguru ditu gaur egun, Fijiko melanesiar guztiak. Dialekto askotan banatua da; literatura hizkuntzak ekialdeko dialekto bat, baua, du oinarri. Eskola eta komunikabideetako hizkuntza da.