Fetting, Rainer
Alemaniar pintore neoespresionista (Wilhelmshaven, 1949). Berlingo Goi Mailako Arte Eskolan ikasi zuen, Hans Jaenischekin. 1977an Berlingo Am Moritzbelatz galeria sortu zuen, eta bertan egin zuen bakarkako lehen erakusketa. Hurrengo urtean Brooklynera joan zen Deutscher Akademischer Austauschdienst akademiaren beka batekin. New Yorken 1982an egin zuen lehen erakusketa. Fettingek homosexuala dela aldarrikatzen du, eta lan askotan gizonaren irudia jarrera sexualetan agertzen du. Velázquez, Van Gogh, Gauguin, Delacroix eta Kirchner pintoreak ditu gogoko, eta bere koadroetako batzuk haiei buruzko gogoeta modukoak dira. Alemaniako gaurko pintore ia guztiek bezala, neurri handiko mihiseak erabiltzen ditu.
- festazale
- fetitxe
- fetitxismo
- feto
- fetontido
- Fetting, Rainer
- fetu
- feudal
- feudalismo
- feudo
- Feuerbach, Ludwig (Andreas)