Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferreri, Marco

Italiako zinema zuzendaria (Milan, 1928- Paris, 1997). Hasieran neoerrealismoko filmetan parte hartu zuen: Il capotto (1952), Amore in città (1953). 1957an Espainiara joan eta bi film satiriko egin zituen: El pisito (1960), eta El cochecito (1961). Beste film batzuk: Ape Regina (1962), La Donna Scimmia (1964), La Marche nuptiale (1966), L’Audience (1972), La Grande Bouffe (1973), L’ultima donna (1976), Storie di ordinaria follia (1981), Il futuro ez donna (1984).