Ferrero, Jesús
Espainiar eleberrigilea (Zamora, 1952). Antzinako historia ikasi zuen Parisen, eta Grezia klasikoan espezializatu zen. Parisko ikasketak ordaindu ahal izateko gauez atezain gisa lan egin zuen hotel batean, eta garai horretan idatzi zuen lehen nobela, Bélver Yin (1981). Ekialde Urrunean girotutako lan horrekin Bartzelonako Hiria saria lortu zuen 1982an. Ferreroren beste lan batzuk dira: Opium (1986), Lady Pepa (1988), Débora Blenn (1988), El Efecto Doppler (1990, Plaza & Janésen nazioarteko eleberri onenaren saria) eta Alis el Salvaje (1991). 1997an Azorín saria lortu zuen. Pedro Almodóvarren Matador (1986) filmeko gidoia idatzi zuen.