Fernando Ia Austriakoa
Austriako enperadorea 1835-1848 bitarteko urteetan (Viena, 1793 - Praga, 1875). Frantzisko I.a enperadorearen lehen semea zen eta aitaren ondorengotzan hartu zuen koroa 1835ean. Izpiritu ahulekoa izaki, Metternich buru zuen erregeordezkotza baten esku utzi behar izan zuen aginpidea. 1848ko iraultzaren ondoren Frantzisko Josef bere lehengusuari koroa ematera behartu zuten.