Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

feldespato

iz. Miner. Aluminio eta sodio, potasio, kaltzio edo bario silikato bikoitzez osatutako mea. Feldespatoak tektosilikatoak dira, hau da, espazioaren hiru dimentsioetan elkarrekin erpinetatik lotzen diren silize tetraedroz daude osatuta, baina silizio atomo batzuen lekua aluminioak hartuta. Bi talde nagusi bereizten dira feldespatoen artean: feldespato potasikoak (ortosa, KAlSi3O8 formula duena, da garrantzitsuena) eta plagioklasak (albitaren [NaAlSi3O8] eta anortitaren [CaAlSi3O8] nahaste isomorfoak). Mea horiek guztiek kolore argiak dituzte (zuria, arrosa…). Feldespatoak harri plutoniko eta metamorfiko gehienen osagai garrantzitsuak dira. Mika eta kuartzoarekin batera Lurrean oso hedatuak dauden granitozko harrien osagaiak dira, adibidez.