felido
izond. Zool. Ugaztun haragijaleen familia bateko animaliez esaten da. Buru-biribilak eta mutur-motzak dira. Muturraren alde banatara ukimen zurda luzeak dituzte, 30 hortz zorrotz eta 4 hagin ebakitzeko. Atzaparrak ere zorrotzak eta hedakorrak dituzte, aurreko hanketan bost eta atzekoetan lau, eta larrua tantaduna edo zerrendaduna gehienek. Katua eta tigrea, adibidez, felidoak dira.