Feijóo, Benito Jerónimo
Espainiar idazlea (Casdemirón, Orense, 1676 - Oviedo, 1764). Haur zelarik sartu zen beneditarren ikastetxean, eta bertan filosofia eta teologia irakatsi zituen luzaz. Denborarik gehiena Oviedon igaro zuen. Bere idaztiek polemika biziak piztu zituzten. Filipe V.ak apezpikutza eskaini zion Ameriketan eta Fernando VI.ak kontseilari izendatu zuen, bere dotrinen kontrako iritziak debekatuz. Bere emaitza oparoa obra bakar batean bildu zuen: Teatro crítico universal (1727-39); obra horren jarraipena besterik ez da Cartas eruditas y curiosas (1742-60). Estilo sotila erabiliz, bere garaiko kultura maila jaso zuen.