Feininger, Lyonel
Estatu Batuetako margolari eta marrazkilaria (New York, 1871 - New York, 1956). Hanburgon, Berlinen eta Parisen egin zituen ikasketak. Berlinen karikaturak egiten hasi zen, baina pinturari lotu zitzaion 1907tik aurrera. Seuraten teknikez, ikerketa kubistez, futuristez eta konstruktibistez arduratu zen eta, Delaunayren ildotik, Blaue Reiter taldearekin egin zuen lehen erakusketa. Bauhausen irakasle izan zen 1919tik 1933a arte. Itsasoko eta hirietako ikuspegiak ditu gai nagusi (New York bereziki, 1936az geroztik). Eraikuntza berrien aurrean kezkatuta, formak angelutan ebakitzen hasi zen, prisma itxurak ugaritzen eta kolore zurbil hotzak erabiltzen, bertikalismorako joera areagotuz.