Fatima
Mahomaren eta haren emazte Khadijaren alaba (Meka, 606 - Medina, 632). Alirekin ezkondu zen eta Hassan eta Hussain beren semeak izan ziren Mahomaren leinuko gizonezko oinordeko bakarrak. Bere familiako beste zenbait bezala, bera ere jainkotu egin zuten xiiek “Birjina” deituz. Haren ikurra, “Fatimaren eskua”, prozesioetara atera ohi da. Sunnitek ere gurtzen dute Fatima, baina ez diote xiiek aitortzen dioten ohorerik ematen.