fase
iz. Fenomeno edo prozedura baten aldia. v Fis. eta Kim. Materiak izan dezakeen eiteetako edo elkartzeko eratako bakoitza, betiere haren espazio bolumenaren unitateekiko dituen atomo edo molekula kopuruaren arabera izaten dena. Gas fasea: bertan banakoak bananduta daude oso. isurkari fasea: banakoak askoz konzentratuago daude. Fase trinkoa: banakoak elkarri estu bilduta eta lotuta daude. Gasak eta isurkariak amorfoak dira, baina ondorengo fase dentsora alda daitezke haien tenperatura eta presioa jaitsiaraziz. Solidoek kristal izaera dute baina isurkari eta gas bihur daitezke beroa emanez gero. Ura da hiru fase dituen gaiaren adibiderik argiena da: solidoa (izotza), isurkaria eta gasa (ur-lurruna).