Fars
edo Farsistan. Irango hego-mendebaleko herrialdea. 133.298 km2 eta 3.229.226 biztanle (1986). Hiriburua: Xiraz. Lurralde menditsua da (2.000 eta 3.000 arteko gailurrak). Nirizko aintzira gaziak ureztatzen du. Gaur egun kaxkai (turkoak, jatorri eta hizkuntzaz) eta kamseh (turkoak, persiarrak eta arabiarrak, hizkuntzaz) herriak bizi dira Farsen. Aleak, fruituak, tabakoa eta opioa lantzen dira eta baita ardoa eta ehunak ere. v Historia. Fars herri persiarraren jatorrizko lurraldea da (antzinako Persida), eta akemenestarren eta sasaniarren inperioetako lurralde nagusia izen zen (Persepolis eta Pasagardako hondakinak).