Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

faskolartino

izond. Zool. Falanjeridoen familiako izen bereko azpi familiako martsupiodunez esaten da. Haginak belarjaleen gisakoak dituzte. Australian bizi dira gehienak. Hiru genero eta zenbait mota hartzen ditu ugaztun faskolartinoen azpi familiak, koala edo hartz martsupioduna (Phascolarctos cinereus) eta falanjerido hegalarietan handiena (Schoinobates volans), besteak beste.