Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Faruk

Egiptoko erregea 1936-1952 bitarteko urteetan (Kairo, 1920 - Erroma, 1965). Fu’ad I.aren seme eta ondorengoa izan zen. Ingalaterran ikasi zuen. Wafd Egiptoko partidu nagusiari indarra kentzen saiatu zen, baina 1942an Ingalaterrak Nahhas Paxa Wafd alderdiko buruzagia ezarri zion Lehen Ministrotzat, Faruk nazien aldeko kontseilariez inguraturik zegoela eta. 1952an, kolpe militar batek erregetza kendu eta Egiptotik kanpo bizi izan zen hil arte.