Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

farisear

(Hebreeraz, perushim “bereizitakoak”) iz. eta izlag. Antzinako juduen artean, legearen eginduak, itxuraz bederen, hertsiki betetzen zitzutenen taldekoa. Garrantzia handia izan zuten farisearrek Joan Hirkanoren garaietatik aurrera (K.a. 135- K.a. 105), errege asmonearrek jazarri bazituzten ere. Legeari oso atxekiak ziren; ahozko tradizioaren arabera argitzen zuten legea, eta hura zehaztu eta berrikuntzak sartzen zituzten. Ebanjelioetan itxurakeria leporatzen zaie (hortik farisau hitzaren zentzu txarra, itxurati eta azal huts bezala). Haiei esker iraun zuen bizirik judaismoak 70. urteko hondamendiaren ondoren.