falaxa
. iz. Judu etiopiarra. Falaxek beren herriari Israelgo etxea deitzen diote, eta Menelik I.a, Sabako erreginak Salomon erregearengandik izandako semearen ondorengotzat dute beren burua. Hala ere, falaxen jatorria Etiopiako agau herria da, kristau aroaren hasiera aldian Arabiako hegoaldean bizi ziren juduek beren erlijiora ekarri zutena. Biblia eta otoitz liburuak antzinako Egiptoko ge’ez hizkuntzaz idatziak dituzte. Hebrearren erlijio liburu guztiak onartzen ez badituzte ere, ohituretan lotura estua dute haiekin.