Falconer, Etta
Estatubatuar matematikaria (Mississippi, 1933). Fisk Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1953an lortu zuen matematikako titulua. Irakasle izan da hainbat eskola eta unibertsitatetan. Falconerren lanetako bat lizentziadun ez diren ikasleei laguntzeko programak sortzea izan da, gaitasun handiko ikasleak matematikaren inguruko ikasketetara erakartzeko. Matematikarien Elkartea sortu zuen ikasle beltzen eta matematikarien premiei erantzuteko. Spelman Collegen irakasle da gaur egun.