Falco, Louis
Estatubatuar dantzaria (New York, 1942 - New York, 1993). Aita napolitarra zuen, eta ama erromatarra. Dantza modernoa ikasi zuen, eta hamar urtez José Limón koreografo mexikarraren esanetara ibili zen. 1967an Argot lana konposatu zuen Béla Bartóken musika batean oinarrituta. 1968an bere taldea sortu zuen eta New York, Italia eta Frantzian zehar ibili zen, 1983an taldea desegin zen arte. New York-en hil zen, HIESak jota.