falanjerido
izond. Zool. Hanka eta isatsa luzeak dituzten martsupiodunen ordenako izen bereko familiako animaliez esaten da. Martsupio handia izaten dute eta, koalak izan ezik, martsupioaren sarrera aurreko aldetik dute. Hanketako behatz handia oso sendoa dute. Isats oratzailea dute familia horretako animalia gehienek. Gauez ateratzen dira eta zuhaitzetan bizi dira. Belarjaleak dira. Australiako, Tasmaniako, Ginea Berriko eta Zelebe uharteetako basoetan bizi dira. 6 bat genero eta 15 mota inguru hartzen ditu falanjeridoen familiak.